1974ko irailaren 14ean ireki zen Bizkaiko Atrakzio Parkea, 1990ean parkea behin betiko itxiz. Egun, desagertutako noria, mendi errusiarra, tren fantasma, olagarroa edo barku pirata moduko jolas haien izana somatzen jarrai dezakegu. Jatetxeak martxan dirudi... zerbitzatzeko erretiluak prest eta aulkiak ordena urduri batekin sakabanatuak dituelarik. Fantasiazko paisaiak belar txarrek jan dituzte. Baina dibertsiorako sortutako leku hau, bere hasierako erabilera galduta ere, utzi eta zaharkitutakoaren edertasunean bizirik darrai.

Bere itxieratik 19 urte iragan direlarik, urriko astebukaeretan zehar, 4tik 28ra, Artxandako Atrakzio Parkeak bere ateak irekiko ditu. Agian, parkean izateko azken aukera izango da hau. Atrakzioen itzulera! Saioa Olmo (Ideatomics) artistak eta consonni arte produktorak sortutako eta consonnik ekoitzitako proiektua da.

Irekiera, parkearen ibilbide fisiko eta sinboliko bat eginez, espontaneoki sortutako 10 atrakzio berrietan zehar bisita gidatuak izateko aukera da. Txiliotxio izugarrien Gotorlekua, Ontzi Espaziala, Galdutako Ametsen Etxea, XX. Mendeko Altxorrak, Atrakzio Batuen Legebiltzarra, Esperientzia Anfibioa, Paradisu Itsas-bidaia, Ihesaldi Basatia, Barne Oihana, Oroitzapenen Dorrea.

Irailaren 14ean , gaueko 22:00tan su artifizioen bideo bat proiektatuz, Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu zen Atrakzioen itzulera! proiektua, parkearen irekiera eta hogeita hamahiru urte beranduago. Atrakzioen itzulera! Saioa Olmo (Ideatomics) artistak eta consonni arte produktorak sortutako proiektua da, consonnik ekoitzia, eta Bizkaiko Foru Aldundiak (Kultura Saila eta Ogasun eta Finantza Saila) eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak lagundua.

Proiektu honetan Raquel Meyersek (web-gunearen eraiketan), Ubiqak (bideoaren edizioan), St3-k (hosting eta telefonian), Izate Elkarteak (fauna eta floraren informean), Aiora Kintana eta Garikoitz Fragak (gida moduan), Roberto Bergadok (ilustrazioak), Dos-bi inprentak, Tarimak (ikus-entzunezko muntaian), Garbiketak (garbiketan), Eurostudy eta Olaia Mirandak (itzulpenetan), Juantxu (autobusak) eta Confe Riojak parte hartu dute.