BISITA GIDATUAK

Tamalez, Artxandako atrakzio parkearen bisita gidatuetarako jada PLAZA GEHIAGORIK EZ DENAZ jakinarazten dizuegu. Bisita gidatuak luzatutzeko ekonomikoki lagun gaitzaketen agente guztiak inplikatzen saiatzen ari gara. Izan ere, jendearen erantzun ikaragarriaren aurrean proiektuarekin jarraitu nahiko baikenuke. Lortuz gero zuekin harremanetan jarriko ginateke. Zure datuak formulario honetan utziz gero erreserbako lista batera pasako zara. Mila esker zure interesagatik.

Bisitak 20 pertsonako taldeetan egingo dira. Aldez aurreko izenematea eskatzen da. Bisitak baldin eta jende kopuru nahikoa badago egingo dira, eta segurtasun arrazoiak bide, soilik 16 urtetik gorakoentzat izango dira.

Ordutegia: Urriko ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan.
Ostegun eta ostiraletan: 19:00-tan.
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00-tan eta 18:00-tan

Eskainiriko hizkuntzak: euskara, gaztelera, ingelesa.
Euskarazko bisitak ostirala 5 18:00tan, larunbata 6 11:00etan, osteguna 18 18:00tan eta igandea 28 17:00tan izango dira.

Autobus irteerak: Bilboko Alde Zaharreko San Nikolas elizatik. Parkera soilik autobusez sartu ahal izango da.

Salneurria: 3€ pertsonako.

Kontaktua:  688 80 75 02. Erantzungailu bat izango da 24 orduz. Arreta pertsonalerako ordutegia asteartetan 16:00etatik 20:00etara eta asteazkenetan 10:00etatik 14:00tara izango da zenbaki berdinera deituta.